Saharako gatazka UPV/EHUko Udako Ikastaroen protagonista

Antropologia

Asteazkena, 2015eko irailaren 2a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Saharako gatazkaren egoera UPV/EHUko Udako Ikastaroen protagonista da egun hauetan. Ikastaro hauek Euskal Herriko Unibertsitateak, Hegoa Institutua eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu dituzte Derechos Humanos y Justicia Transicional en el Sáhara Occidental, izenburuarekin. Ikastaroa Nazioarteko Zuenbidean, Harremanetan eta Nazioarteko lankidetza Garapenan adituak direnentzat dago zuzenduta, baita Giza Eskubide eta saharauiekin solidaritatea duten Euskadiko elkarteei ere bai.

Bertan 100 lagun baino gehiago elkartu dira, Euskal Herrian bizi den saharaui erkidegoaren ordezkari handi bat nabarmentzen delarik. Eta baita Giza Eskubideen defentsan ezagunak diren Aminatou Haidar edo Elghalia ,Djimi eta nazioartekoak , Gianni Tognoni, Santiago Cantón eta Torturaren Aurkako Nazioarteko Elkarteko fundatzaile den Eric Sottas.

Egun hauetan nazioarteko elkarte ezberdinekin batera Justizia Transnazionalean oinarritutako agenda bat egiaztatu nahi da. Guzti hau justizia eta Giza Eskubideak ardatz bezala hartuta irteera politiko batera iristeko helburuarekin.