Mikel Salegiren familiak bere omenezko ekitaldia antolatu du abenduaren 14an Kursaalen

Antropologia / Oroimen historikoa

Asteazkena, 2024eko abenduaren 11a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Mikel Salegi Urbieta 1974ko abenduaren 18ko goizaldean hil zen, 21 urte besterik ez zituela, Guardia Zibilaren kontrol batean, etxera autoz itzultzen ari zela.

50 urte geroago, abenduaren 14an, familiak ekitaldi irekia antolatu du, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Kursaalean.

Ekitaldi honetan, Javier Buces Aranzadiko historialariak idatzitako liburua aurkeztuko da. 1974. Mikel Salegi. Del recuerdo a la memoria tituluduna. Argitalpen hori Memoria bildumakoa da, eta beste liburu batzuk biltzen ditu: 1969 Erandio la herida abierta; 1975 Consejo de Guerra; 1968 Gipuzkoa en estado de excepción; 1970 Modos de matar y morir.

Liburu honetan, Bucesek pausoz pauso idazten du zorigaiztoko abenduaren 18an gertatutakoa, eta auto horretan Mikelekin batera zihoazen pertsonen testigantzak ere jasotzen ditu. "Guardia Zibileko agenteek hil zuten afari batetik bueltan zihoala, lankideekin batera. Hala ere, bi egun geroago, gertaerak salatzen zituzten panfleto batzuk, justizia errebindikazio bat edo ulertu ere egiten ez zuten kantu bat aitzakia nahikoa izan ziren Salegiren hiletara joan zirenak jipoitzeko, torturatzeko edo espetxeratzeko ". Historian doktorea den Javier Buces Cabellok azaldu duenez.

Orrialde hauetan Mikel Salegi ezagutu eta hil ondoren drama bizi izan zutenen gertaera historikoak eta testigantza pertsonalak jasotzen dira.

Historialariaren arabera, "199/74 sumarioa, kasua eraman zuen abokatutzak eta Donostiako abokatuen elkargoak sortutako dokumentazioa, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren artxiboa, Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa, Donostiako udal artxiboa, erregistro zibila eta bitarteko artxibo militarra, besteak beste erabili dira dokumentazio gisa".

50 urte hauetan, Mikelen familiak egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute. Datorren larunbatean euren oroimena mantentzeko zikloa itxiko dutelarik.

Omenezko ekitaldiaren egitaraua