San Adrianen egin den Historiaurreko Arku Tiro eta bultzagailuaren txapelketa oso arrakastatsua izan zen

Arkeologia

Asteartea, 2015eko irailaren 22a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Lehendabiziko urte honetan tiradore ugari elkartu dira San Adrianen, Euskal Herri osoko parte hartzaileez aparte, Asturias, Frantzia eta Belgikatik etorri dira. Larunbateko arratsaldean tiradoreek hiru buelta dituen bultzagailuarekin bota zuten, San Adrian Leizarrate koban.


Aldi berean Ekainberrik Zegamako plazan egin zuen umeentzako tailer prehistoriko bat. Eta kobako txandak bukatu zirenean Aitzkorriko Ataria Interpretazio Zentruan bultzagailu jaurtialdi inprobisatu bat egin zen bertan. Txapeldunak Idiazabaleko gazta bat irabazi zuen.


JAurtialdia bukatzerakoan Zegamako Udaletxeak afari bat prestatu zuen partehartzaile eta Zegamako bizilagunen harremanak sendotzeko.


Igandean Historiaurreko arku tiro jaurtialdia egin zen, eta mendizale eta bizilagunak bertaratu ziren San Adrianera. Behin jaurtialdi bukatu, eta Zegamako Ostatuan bazkaldu eta gero, lehiaketako emaitzak eman ziren. Joseba Izagirre, Zegamako alkateak banatu zituen sariak.


Emaitzak:



  • Bultzagailuarekin: 1.= Eric Botté; 2. Iosu Zumeta

  • Arku Tiroa: 1. Jean Marc Dumont; 2. Iosu Zumeta


San Adrian Leizarrateko jaurtialdiaren argazki lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 27an bukatzen dela gogorarazi nahi dizuegu. Argazkiak komunikazioa@aranzadi.eus formatu digitalean bidali behar dira. Irabazten duen argazkiaren autoreak Idiazabal gazta bat eskuratuko du eta argazkia hurrengo edizioaren logoa egiteko erabiliko da.