San Cristobal gotorlekuko iheslariak. 1938 ko maiatza liburu aurkezpena eta hitzaldia

Antropologia

Asteazkena, 2015eko maiatzaren 20a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

1938ko maiatzean Ezkaba/S. Cristobal gotorlekutik gertatutako ihesaldia, Europa mailan ordura arte gertatutako handiena izan zen. Momentuko nazioarteko egunkari errepublikar guztien portadetan azaldu zen.

795 iheslari artean, hiru bakarrik iritsi ziren mugara. Atzean gelditu ziren 206 hildako eta muga eta gotorlekuaren arteko bailaran lurperatuak. Iheslarien artean 23 gipuzkoar zeuden, eta horietako 6 bere bizitza galdu zuten saiakeran.

Hitzaldi honek ihesaren plana ezagutu eta horrekin lotuta egon diren mito ezberdinen ezeztapenak azaltzea izango ditu helburu. Mugara iritsi ziren zorioneko batzuen biografia eta emakume batzuen istorioak ere kontatuko ditugu. Adibidez Maria Larragarena, presoen gaizkide bezala salatu zituzten eta hamabost hilabete igaro zituen Ondarretako kartzelan.

    • Eguna: 2015/05/20

    • Ordua: 19:30

    • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia)

Bizitza hauek ezin dira ahaztu, eta horretan gabiltza, alde batetik dibulgazioari esker eta bestetik, Aranzadik 2015.urtean Elia eta Berriozarren egindako zazpi iheslarien gorpuzkien lokalizatze eta errekuperazio lanari esker.