San Kristobal espetxetik 1938an ihes egindako zazpi lagunen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutaingo hobian

Antropologia

Asteartea, 2017eko apirilaren 18a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak bisitatu du leku hori, Alvaro Baraibar Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari nagusiarekin eta Jose Miguel Gaston Memoria Historikoko Ataleko buruarekin batera. Han izan da Montserrat Sanz ere (Cuellar, Segovia), espetxetik ihes egin eta Frantziara alde egiten saiatu ziren eraildako presoetako baten biloba.

Martin Laguardia ere egon da bisita horretan, lurperatzeen lekukoa, garai hartan haur bat zena; bere jarraibideei esker aurkitu dute Burutuaingo hobi hori.

Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren arloan bultzatzen dituen ekintzen barruan sartzen da jarduketa hau ere; helburua da 1936ko errepresioaren biktimen senitartekoen egia jakiteko, justiziarako eta ordaina jasotzeko erreklamazioei erantzuna ematea.