Santiagoko dunan landare exotikoak zein inbaditzaileak ezagutu eta erauzteko auzolana

12
iraila 2026
Larunbata

Ordua

10:00

Tokia

Santiagoko duna

Salneurria

Doan

Santiagoko dunan landare exotikoak zein inbaditzaileak ezagutu eta erauzteko aukera izango da irailaren 12an, larunbatean

Auzolanean, Santiagoko dunan bertan landare exotiko eta inbaditzaileen arteko ezberdintasunak ezagutaraziko dira, baita horiek ekosisteman sortzen dituzten kalteak ere. Aipamen laburren ostean, zenbait landare exotiko inbaditzaile erauziko ditugu denon artean.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, baina plaza mugatuak izango dira (iriste-lehentasunaren arabera). Lekuan bertan erauzketarako materiala eskura egongo da. Arropa erosoarekin etortzea gomendatzen da.

2024-2026 urteen artean, Santiagoko dunan landare exotiko zein inbaditzaileak erauzteko lanei tinko heldu diegu eta irailaren 12an aukera izango dugu horretan laguntzeko.

Topaketa eta topalekua:

  • Irailaren 12a, larunbata: 10:00-12:00 bitartean egingo ditugu erauzketa lanak Santiagoko dunan. Tarte horretan gerturatu zaitezkete sorospen kabinaren ondora.