Botanika / Habitaten zein espezieen kontserbazioa eta errestaurazioa
Santiagoko dunan landare exotikoak zein inbaditzaileak ezagutu eta erauzteko auzolana

Ordua
10:00
Tokia
Sorosleen etxola (Santiago hondartza, Zumaia)
Salneurria
Doan
Landare exotiko eta inbaditzaileen arteko ezberdintasunak bereizten ikasteko eta horiek sortzen dituzten kalteak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek larunbat honetan. 10:00etan elkartuko dira, sorosleen etxolaren ondoan.
Santiago hondartza balio ekologiko handiko eremua da, baina espezie exotiko inbaditzaile ugari daude bertan. Oenotera glazioviana, Onagra, Connyza sp edo Carpobrotus bezalako espezieak modu artifizialean sartutako landareak dira, eta espezie autoktonoek bete beharko luketen lekua hartzen dute. Espezie exotiko inbaditzaileak arazo izugarria eragiten dute mundu osoko biodibertsitatean, eta dunak bereziki sentikorrak dira espezie horiekiko.
Horiek horrela, Santiago hondartzako dunetan espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa egingo dute larunbat honetan (irailak 6). Auzolangileak 10:00etan elkartuko dira sorosleen kabina ondoan, eta 12:00ak arte arituko dira lanean. Uztailean egindako saioari jarraipena emango dioteo rian.
Saioa hasi aurretik gaiaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta argibide zehatzak emango dituzte landareak identifikatu eta horiek modu seguruan ateratzeko. Aipamen laburren ostean zenbait landare exotiko inbaditzaile erauziko dituzte guztien artean.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Arropa erosoarekin joatea gomendatzen da, eta lekuan bertan erauzketarako materiala eskura egongo da.