Sugandila italiarra, euskal kostaldeko mikrofaunaren mehatxu berria

Herpetologia

Asteartea, 2021eko maiatzaren 18a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Gaur egun, espezie arrotzen bidezko inbasio biologikoak, animalia eta landareen iraungipenean bigarren mehatxua da, bertako espezie zein ekosistemei eraginez. Sartzapen hau atzean, ingurune naturalean askatuak izaten diren kanpoko espezieen jabetza dago. Narrastiak adibide argi bat izan daitezke, Europako narrasti espezieen artean, 14 euren banaketa areatik kanpo sartuak izan dira, ingurunean kalte desberdinak sorraraziz.

Arku mediterraneoan, sugandila italiarra (Podarcis sicula) behin baina gehiagotan sartu izan dute, Balear uharteetako hainbat eremu kolonizatuz, Kantabria, Almeria edota Madrilera iritsiz, besteak beste eremu berrietara moldatzea agertzen duen erraztasunagatik. Euskal Herrian kezkatzen gaituzte Bilboko Etxebarria parkean, 2016an topatutako populazioa, eta berriki, 2017an, Getariako San Anton mendian ikusitako populazioa, momentuz banako kopuru gutxi dituen populazioa.

Urte horietatik hasita Bilboko eta Getariako udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, espezie inbaditzailearen kontrol/erauzketarako lanak gauzatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Gaztelugatxen aurrez sartu zen Pitiusetako sugandilak atzitzeko erabilitako teknikak (tranpak ezartzea) espezie honi aurre egiteko balio ez dutenez, banan bana hartu behar izaten dira, teknika desberdinak baliatuz. Modu honetara, Bilboko populazioko 44 ale eta Getariako 9 harrapatu dira. Ehiza tekniken arrakasta eta batik bat detekzio goiztiarra, espeziearen banaketa area mugatu ahal izatea ekarri du, eta presioa berdin mantendu ezkero populazioaren kontrol edota balizko erauzketa epe motz-ertainera posible izan liteke.

Bilbon eta Getarian emango diren emanaldietan, inbasio biologikoen gaia hau jorratuko du, adibide moduan narrasti txiki hauek erabiliko ditu, izan ere Europa mailan sugandilak ikertzen dituen aditu handienetako bat da. Hitzaldian arazo global honen garrantzia azpimarratzeaz gain, adituen arabera detekzio goiztiarraren garrantzia nabarmendu eta populazio hauek kontrol zein erauzketen beharra azalduko du, izan ere Europako beste eremu batzuen sortzen ari diren eraginak oso handiak dira eta.

Getaria:

Iturzaeta Aretoa, Maiatza 20, 19:00tan

Bilbo:

Bidebarrietako liburutegia, Maiatzak 21, 18:00tan.