Tolosaldea, anfibio piriniotarren azken arrastoa
Ordua
19:00 - 20:00
Tokia
Tolosako Pleno Aretoa
Salneurria
Doan
Euskal Herria anfibio komunitatearen ikuspegitik oso eremu aberatsa da, Europako aberatsenetako bat. Espezie aniztasunari dagokionean Tolosaldean 8 anfibio espezie ikusi daitezke, 4 urodelo eta 4 anuro.
Guztien artean interes handiena agertzen duena, uhandre piriniotarra da, izan ere endemismo piriniotar honen mendebaldeko mugan kokatzen diren populazioak Leitzarango bailarako errekasto gutxi batzuetan aurkitzen dira. Bizidun hauen gainbehera isilaren atzean, gizakiak zuzenki edo zeharka sortutako mehatxuak daude. Habitat suntsiketa eta narriaduraz gain, espezie arrotz inbaditzaleen sartzapenak edo gaixotasun emergenteak, ataka hestuan jarri dituzte, gure artean milioika urtez bizi izan diren bizidun liluragarriak.
Hizlaria: Ion Garin, Herpetologiako zuzendaria.