Tresna libreak erabiliz behatokien urruneko kontrola
Ordua
9:00
Tokia
Aranzadi Zientzia Elkartea (Zorroagagaina 11, Donostia)
Salneurria
25€
Ikastaro honetan, gure gailu astronomiko guztien urrutiko kontrola lortzeko ikuspegi posibleetako bat erakutsi nahi da: teknologia libreak erabiliz, hala nola INDI, INDIGO, KStars eta Ekos, Python... Tresna horiek behatoki profesional zein amateurretan erabiltzen ari dira, arrakasta dezentez. Bereziki, honako puntu hauek garatuko ditugu:
+ Gailu astronomikoak
+ Alternatiba "sinplea": urruneko mahaigaineko kontrola.
+ Konplikazioak hasten dira: gailu guztiak ordenagailu berera konektatu ezin ditugunean
+ INDI, INDIGO eta bere arkitektura banatua
+ Bezeroak eta zerbitzariak: dena sarearen bidez konektatuz
+ Tresnen funtzionamenduaren zuzeneko erakustaldia