Txingudiko apo lasterkariaren habitata egokitzeko auzolan ekintzak
Osteguna, 2016eko apirilaren 21a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Mikrohezegune horiek era nabariagoan jasaten dituzte jatorri antropikoko aldaketak hezegune handiek baino. Sarri zaborra botatzeko erabiltzen dute hainbatek, are gehiago, eman zaien garrantzi txikia dela medio, obrek, kaminoek eta autoek, besteak beste, ez dituzte errespetatzen. Guzti horregatik aldaketa klimatikoek edo produktu kutsakorrek gehiago erasaten diete. Anfibioei, hein handi batean (askotan guztiz) beharrezkoak zaizkie hezegune horiek ugaldu daitezen. Baliteke hori izatea munduko talderik mehatxatuenetako bat izatearen jatorria baina argi dagoena da beren “gainbehera globala” ikerketa gai izaten ari dela mundu guztian zehar.
Egoera larri honen aurrean eragitea besterik ez da geratzen. Arazoa sortu duen eragile berbera (gizakia) izan behar baita konponbide. Horregatik apirileko aste bukaera batean auzolan ekintzak burutuko dira euskal kostaldean dagoen anfibio espezie mehatxatuenetako bati (apo lasterkariari) habitata egokitzeko. Gauez egingo den irteerak auzolan ekintzaren osagarri izango da.
INFORMAZIOA