Ubide 1936-1945 liburuaren aurkezpena
Antropologia / Tokiko memoria historikoa
Astelehena, 2023eko ekainaren 12a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 1 minutu
Patxi Juaristik, liburuaren idazlea, eta Javier Burcesek, Aranzadi Zientzia Elkarteko historian doktoreak, Ubide 1936-1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburua aurkeztu zuten.
Ubidek Gerra Zibilean eta lehen frankismoan zehar izandako memoria historikoa jasotzen du liburuak. 1936an gerra hasi zenean, Ubide Errepublikaren aldean geratu zen, eta, horrela, Bizkaiko hegoaldeko muga izan zen, armada frankistaren aurrean. Fronte hori errepublikanoei laguntzeko izan zen 1937ra arte, eta, ondoren, errepresio handia jasan zuen.
Liburu hau 2020tik Ubideko Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen artean dagoen lankidetzari esker egin da.