Uhin grabitazionalak hilabete honetako Ostiral astronomikoan

Astronomia

Osteguna, 2016eko otsailaren 25a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Hasieran hurrengo hilabetean ikusgai egongo diren konstelazio, planeta eta ilargiaren faseak ikusiko ditugu eta baita hilabete honetan gertatuko diren bi eklipseak ere.


Gainera hilabete honetan uhin grabitazionalei erreparatuko diegu eta horren inguruan hitz egingo dugu bereziki, urteko berri astronomiko garrantzitsuena da eta.


IKUSI BIDEOA


Horretaz gain, Sail hontako kideek astronomia irteera bat antolatu dute martxoaren 5ean Club Vasco de Camping elkartearekin. Irteera Iso herrira, Nafarrora izango da eta zeruko izarren ezagupen eta behaketan barneratuko gara teleskopioen laguntzarekin. Irteera 17:00etan hasi eta 23:00etan bukatuko da. Abiapuntua Artzain Onaren Plazatik egingo da eta irteerak 20 euro balio du, bertan ordaindu behar dena.


Eguraldi kaxkarra egiten badu irteera bertan behera geldituko da eta gomendagarria da zapata erosoak eta arropa aporposa eramatea eguraldi hotza egiten badu. Afaria eta edaria eramatea gomendatzen da eta planisferio eta prismatikoak izanez gero eramatea ere bai gomendagarria da.