Unibertsoa lurpeko laborategi batetik ulertuta, NEXT esperimentua

16
urria
Astelehena

Ordua

19:00

Tokia

Aranzadi Zientzia Elkartea (Zorroagagaina 11, Donostia)

Salneurria

Doan

Unibertsoa lurpeko laborategi batetik ulertuta, NEXT esperimentua

Partikula-fisikariak gai izan gara laborategietan ikusten ditugun ia gauza guztiak azaltzen dituen eredu bat garatzeko; hala ere, unibertsoari begiratzen diogunean, badago bat ez datorren zerbait. Unibertsoa materiaz bezain anti-materiaz betea egon beharko luke, edo elkarren artean suntsitzea litzatekeen alternatiba, baina orduan gu ez ginateke existituko.

NEXT esperimentuarekin problema hau konpontzen saiatzen gara, inoiz ikusi ez den desintegrazioa bilatuz eta partikula bat, neutrinoa, bere anti-partikula bera izango litzatekeela baieztatuko ligukeena.

Francesc Monrabalek Valentziako Unibertsitatean egin zuen tesia, JJ Gomez-Cadenasek NEXT proiektuan gainbegiratuta. Tesi honetan erakutsi zuen goi presioko xenon kameren teknologiaren bideragarritasuna beta bikoitzeko bilaketetarako. Ondoren, teknologia hori asmatu zuen Dave Nygrenekin lan egin zuen NEXT-White detektagailua eraikitzen eta garatzen Canfranceko Lurpeko Laborategian (LSC-Canfranc). Gaur egun, Ikerbasque Research Associate da DIPCn (Donostia International Physics Center), eta partikulen fisikako instrumentazio-taldeko liderretako bat da, neutrinoen izaera ulertzeko NEXT, Hyper-Kamiokande eta GanESS esperimentuen bidez. Proiektu horrekin ERC Starting Grant beka lortu du. Dibulgazioaren arloan, Jot Down aldizkariaren kolaboratzailea da, eta dibulgazio-hitzaldiak eman ditu Espainiako, AEBetako eta Ingalaterrako hainbat hiritan. Horrez gain, zientziaren hedapen-ekitaldietan parte hartu du Donostian eta Valentzian.

EGITARAUA ASTRONOMIA JARDUNALDIAK