"Unibertsora begira" Astronomia Sailaren erakusketa berria Okendon ikusgai

Astronomia

Astelehena, 2016eko irailaren 5a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Galaxien argi ahulen akumulazioak urrutiko paisaiak marrazten dituzte. Aranzadiko astronomoek espazio eta denboran zehar ibilbidea erakutsiko digute. Gure Eguzki Sistematik hasiko gara, astroak jaio eta hil egiten diren nebulosa batean sartuko gara eta gure Esne Bidearen antza duen urrutiko galaxietan bukatu.

Erakusketa irailaren 12tik urriaren 28 arte egongo da ikusgai.

Irailaren 12an 19etan erakusketaren aurkezpena egingo da astronomoen gidaritzapean. Bisita doan eta irekia da.

Argazkia: Astronomia Saila.