Aranzadik Urkullu mendian aurkitu dituzten Gerra Zibileko soldadu baten gorpuzkinak lurpetik atera ditu

Antropologia / desobiratzeak, Gerra Zibila

Astelehena, 2017eko otsailaren 6a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Joan den urteko urtarrilean aurkitu zituzten gorpuzkinak Aranzadiko teknikariek, Bizkaian, Gamiz-Fika, Morga eta Larrabetzu herrien artean dagoen Urkullu mendiko Atxa deituriko kotaren hegoaldean.

Ehorzketa-hobian beso bateko bi hezur eta bestelako hainbat hezur aurkitu zituzten. Horiekin batera kartutxo zorroak, Eusko Jaurlaritza Probisionalaren larruzko uhalen hondakinak eta bi bala oso mauser deituriko fusil batentzako.

Adituen arabera aurkitutako gorpuzkiak ziurrenik Urkullu mendian 1937ko ekainean izandako eragiketa militarrean hil zen soldadu batenak izango dira, Larrabetzun (Bizkaia), armada frankistek Bilbo babesten zuen Burdinazko Gerrikoaren aurka egindako ofentsiban.

Laugarren aldia da Larrabetzun gorpuzkiak lurpetik ateratzen direnak. Aurreko hirurak joan zen urtarrilean egin ziren eta identifikatu gabeko bi soldaduenak eta Ramón Portilla Acedo CNTko “Celta” batailoiko milizianoarenak dira.

Hilobien plana

Eusko Jaurlaritza 2002tik ari da lanean Gerra Zibilean galdutakoak bilatzen eta identifikatzen. 2015ran bukaeran hilobietan ikertzeko eta hilobiak lokalizatzeko 2015-2020 Euskal Plana aurkeztu zen.