Urrangako urtegiko habitata berreskuratzen ari dira Aranzadiko herpetologoak

Herpetologia

Asteartea, 2018eko urtarrilaren 2a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Proiektua Otxandioko Udalak bultzatu du eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diruz lagundu du, Ambientalia 21 eta Aranzadiren zuzendaritzapean.

Putzu guztiak eraikitzeko anfibio espezieen beharrak kontuan hartu dira uneoro. Hiru urmael handiak dira, horietatik bi impermeabilizatuak eta hesi zinegetikoarekin eraikiak, eta gainontzeko bostak haritzaldean zulatutako sakonune txikiak dira, baso-igel gorriarentzako bereziki diseinatu direnak.

Arazaditik aktuazio hauen jarraipena egin da eta landare-kolonizazioa erregistratu da, baita ontzietan lehen anfibio espezieen sarrera . Honela, 2017ko udan apo arruntaren presentzia nabaritu da inguruetan, eta igel berdearena uretan. Abenduan ere baso-igel gorriaren ugalketa nabaritu da inpermeabilizatutako urmael batean.

Hezegunea inguratzen dituzten panelez seinaleztatutako ibilbidearekin bukatu da proiektua. Paneletan urmaelen helburuak eta erabilitako metodologia azaltzen delarik. Honez gain, auzolan jardunaldia eta bisita gidatua egin zen, non babesleku terrestreak prestatu ziren inguruetako anfibioentzat.