Xabier Lizaur botanikoa gogoan

Botanika

Ostirala, 2020eko urtarrilaren 17a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Aranzadiko Botanika departamentua 1980 urtean sortu zenetik lan egin zuen bertan, nahiz eta azken urteetan, gaixotasun baten ondorioz, ez zen ari modu aktiboan lanean. Botanika departamentuaren lehen pausu horietan ARAN herbarioaren bultzatzaileetako bat izan zen, eta itzal handiko beste botaniko batzuekin batera EAE oinarrizko botanika lana den “Catálogo florístico de Álava, Vizcaya y Guipúzcoa (1984)” liburuan parte hartu zuen. Horretaz gain, hainbat artikulu eta liburu idatzi zuen gure inguruko flora eta landarediaren ezagutzan eta zabalkundean sakondu asmoz. Horien artea, zalantzarik gabe gomendagarriena “Euskal Herriko orkideak (2001)” liburua izan zen. Aipagarriak dira ere, Hieracium generoko landareen inguruan (bereziki konplexua dena) egindako errebisio lanak. Duela hamarkada bat, milaka landare plegu dituen bere herbario pertsonala ARAN herbarioarekin bateratu zen, zalantzarik gabe Aranzadiko herbarioa aberasten eta osatzen lagundu zuena.


Guzti horregatik, eta bereziki Euskal Herriko egungo botanikaren oinarriak ezartzen egindako lanagatik esker honez gogoan izan nahi dugu Xabier Lizaur kidea.