Xabier Rubio Pilarte
Donostia-San Sebastián, 1972
Espezialitatea
Espezieen kontserbazioa
Biografia
Biologian Lizentziatua Leioako Zientzia fakultatean 1996. urtean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornodun Sailarekin kolaboratzen hasi zen 1992an, Ornitologian. 1997an hurbiltzen hasi zen Herpetologiara eta 1998an Hegoaldeko Zuhaitz Igeltxoaren egoeraren azterketarekin gaurdaino mantentzen den populazioaren jarraipena hasi zuen. Ornitologoekin puntualki kolaboratzen jarraitu zuen 2001eko Atlasean parte hartuz. Gero poliki poliki anfibio eta narrastien munduan sartu zen Herpetologia Behatokiaren lehenbizi eta gero Herpetologia Sailaren sorreran lagunduz. Parte hartu du proiektu anitzetan, batez ere kontserbazioari zuzendutako lanetan, dibulgazioan ere bai. Basozain ogibidez, beti bolondres gisara aritu da.
Ibilbidea:
- 1997-1998
lehen hurbilketa egin ondoren, anfibioen kontserbazioan zuzeneko murgilketa egin zuen galtzeko arriskuan dagoen hegoaldeko zuhaitz -igeltxoaren Mendizorrotzeko populazioaren egoeraren azterketa eginez. - 2002
Anfibioak Kontserbatzeko Nazioarteko I Jardunaldiak zuzendu zituen eta Aranzadiko herpetologia arloa bultzaten lagundu zuen. - 2006
Euskal Herrian, Nazioarteko I Herpetologia Kongresuaren zuzendaritza eraman zuen eta Aranzadiko Herpetologia Behatokiko koordinatzaile ibili zen gero Herpetologia Saila bilakatu zen arte. Parte hartu du mota askotako proiektu ezberdinetan, gehien bat anfibioekin, baina kontserbazioaren biologian eginiko lana azpimarratzekoa da: hegoaldeko zuhaitz-igela, apo lasterkaria, baso-igel jauzkaria, baso-igel piriniotarra… - 2010
Apo lasterkariaren inguruan antolatu ziren Anfibioak Kontserbatzeko Nazioarteko II Jardunaldiak zuzendu zituen. Hortaz, jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroen antolaketan parte hartu du eta hainbat hitzaldi eta eskola eman ditu. Dibulgazio mailan artikulu bakar batzuk idatzi ditu eta bideoen grabaketan lagundu du.