XV. Arkeologia Jardunaldiak
Astelehena, 2017eko otsailaren 20a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
Aurtengoan iragana hezurren bitartez aztertzen diren bi aztarnategi ditugu: alde batetik Lezetxikiko koba, behe-paleolito garaikoak; eta bestetik Madrileko Trinitar mojen konbentuko kripta, XVI. mendekoa. Azkenik, Erdi Aroko hiri arkeologiari helduko diogu Durangoren kasua aztertuz.
Jardunaldien programa
2017/02/21, 19:00, San Telmo Museoko ekiltadi aretoa
La cueva de Lezetxiki: 20 años de descubrimientos
Hizlaria: Álvaro Arrizabalaga, arkeologoa, UPV-EHU – Aranzadi.
Aurkezpena: Juantxo Agirre, Aranzadi.
Lezetxikiko koba (Arrasate) Jose Miguel Barandiaranengatik famatua da, bertan Euskal Herriko giza aztarna zaharrena aurkitu baitzuen; hala ere, 20 urtez Alvaro Arrizabalaga arkeologoak eta bere lantaldeak burutu duten lanagatik gaur egun ezaguna da atzerrian. Fauna zein industria litikoarekin zerikusia duten aztarnak ugariak dira bertan, eta iberiar penintsulan paleolito garaian bizi izan ziren gizakien bilakaerari buruzko datu esangutsuak eskaini dituzte.
2017/02/22, 19:00, San Telmo Museoko ekiltadi aretoa
Pirineotako erromatar galtzadaren bila
Hizlariak: Ekhine García eta Oihane Mendizabal, Aranzadi.
Aurkezpena: Enrique Lekuona, Aranzadi.
Erromatar idazle klasikoek Euskal Pirinioa zeharkatzen zuen galtzada eta bide ertzean zeuden herriguneak aipatu zituzten, besteak beste, Baskoien lurraldeetako Iturissa eta Summus Pirineo izeneko guneak. Aranzadiko ikerlari talde bat galtzadaren ibilbidea, lehenengo miliarioak eta bi herrigune aztertzen ari da.
2017/02/23, 19:00, San Telmo Museoko konferentzia aretoa
Tabiratik Durangora. Arkeologiaren aportapenak Erdi Aroko hiri baten ikerketan
Hizlaria: Belén Bengoetxea Rementeria, UPV/EHU.
Aurkezpena: Alfredo Moraza, Aranzadi.
Tabira izenarekin jaio zen hiriaren (gaur egun Durango deitzen diogun arren) interbentzio arkeologiko ezberdinak azalduko ditugu. Bertan, hiribilduaren sorrera prozesua eta garapenaren inguruan planteamendu berriak eraikitzeko aukera eskaini dute.
2017/02/24, 19:00, San Telmo Museoko elizan
Cervantes: la búsqueda Dokumentalaren emanaldia eta solasaldia
Parte hartzaileak: Francisco Etxeberria, Almudena García-Rubio (Aranzadi), Javier Balaguer.
Sarrera doan lekuak bete arte San Telmo Museoko lehiatilan 17:30etatik aurrera.
Zientifiko eta historialari ugarien elkarlanak Miguel de Cervantes idazle espainiarraren hobiari buruzko misterio eta datu okerrak baztertu ditu. Lan sakona, kixoteskoa batzuetan, non zientzia, gizatasuna eta kultura bat egiten dute. Javier Balaguerek zuzendutako dokumentalaren estreinua Euskal Herrian, Cervantes: la búsqueda idazle unibertsalaren aztarnen bilaketan murgiltzen da, Madrileko Trinitarien komentuaren barnean.