XXIV Astronomia Jardunaldiak

Astronomia

Asteazkena, 2015eko urriaren 7a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



­­­­­­­­­­­­­­­­­­­Aurten, 67P/Churyumov-Gerasimenko kometaren esplorazioa gertakizunik garrantzitsuena izan da astronomiaren arloan. Europako Espazio Agentziak (ESA) aurrera atera duen ikerketa zientifiko honek garrantzi handia du uraren eta materia organikoaren jatorria hobeto ezagutzeko, eta historia astronomikoan mugarritzat hartu da. Ignacio Tancok eta Laurence O’Rourkek, misioan lan esanguratsua burutu duten bi ikerlariek, bidaia honen nondik norakoak aurkeztuko dizkigute jardunaldi hauetan.


Urriaren 14ean, Tancok misioaren ezaugarri orokorrak deskribatu, zunda eta lurreratze moduluaren diseinuan murgildu eta bidaiaren maniobra garrantzitsuak aipatuko ditu.


Urriaren 15ean berriz, O’Rourkek lurreratze ostean burutzen ari diren ikerketei buruz hitz egingo du, tartean perihelioan zehar lortu zen urreraketa azalduko du, non kometak gas eta hauts kopuru izugarria zuen isatsa sortu zuen.


CHEOPS TXIKIENTZAT LEHIAKETA


Ekimen berezi bezala, aurtengoan Aranzadiko astronomoek marrazki tailerra antolatu dute, ESAren Cheops lehiaketaren barnean kokatzen dena. Lehiaketaren irabazleen marrazkiak Cheops teleskopioan inprimatuko dira eta ESAk espaziora bidaliko ditu. Parte hartu nahi duten umeek Aranzadin izena eman behar dute (943466142). Plaza mugatuak (25 ume).


Astronomia Jardunaldiak