XXVIII. Europako Historiaurreko Arku eta Bultzagailuzko Tiro Txapelketa

Arkeologia

Asteartea, 2018eko ekainaren 19a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Historiaurreko arma-jokoak, Historiaurrean zehar ehizarako nahiz gudarako egindako jaurtigai-armak erabiltzen dituzten kirol probak dira (Historiaurrea metalen eta idazketaren aurreko aldia bezala ulertzen da hemen). Honako arautegiak, lehiaketan onartuak ahal izateko, materialek bete beharko dituzten adostasun arauak ezartzen ditu. Proba hauek ez dute inolako esperimentazio zentzurik, eta ez dute islatzen Historiaurreko ehiza edo materialei buruzko egungo ezagutza zientifikoa. Gehieneko asmoa hau da: lehiakideak Historiaurrean murgil daitezen eta materialak orduko teknikak jarraituz egin ditzaten. Europako txapelketan zehar bi proba mota egiten dira: ituari tiroa arkuaz, eta ituari tiroa bultzagailuaz.


Parte-hartzaileak


Edonor, adin, sexu edo nazionalitateko bereizketarik gabe, Europako Historiaurreko Arku eta Bultzagailuzko Tiro Txapelketan parte hartzera onartua dago, proba bakoitzean parte hartzeko 4 € ko inskribatze-eskubidea ordaintzeko eta aseguru-estaldura edukitzeko baldintzak betetzen dituen artean. Inskribatze-eskubide hori goizez antolatzaileari ordaindu beharko zaio, diru horrek antolakuntzaren kosteak ordaintzeko balioko duelarik, hain zuzen: gonbidapenak, ituak, inskribatze-orriak, emaitzen orriak eta diplomak. Parte-hartzaileak aukera dezake zein probatan parte hartu nahi duen.


Parte-hartzaileek lehiaketaren antolatzaileari bidali beharko diote inskribatze-orria identifikazio datuak modu egokian adieraziz eta sinaturik. Antolatzaileak, azken orduko inskribapenen kasuetan, inskribatze-prezioak garestitzeko edo inskribapenak ukatzeko eskubidea izango du (Lehiakideok: pentsa ezazue zer nolako arazoak sor daitezken ostatua eta otorduak antolatzeko).


INFORMAZIO GEHIAGO