XXXVIII Etnografia Jardunaldiak hasiko dira

Etnografia

Astelehena, 2017eko azaroaren 6a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Datorren azaroaren 7an XXXVIII Etnografia Jardunaldiak hasiko dira San Telmo Museoan, lau egunetan zehar gure kultura tradizionalaren zenbait ikuspuntu jorratuko direlarik. Udazkenero bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailak, hogeita hamazortzigarren hitzaldi zikloa antolatu du. Hitzaldien gaia etnografia izanik, aurtengoan hitzaldiek honako gaiak izango dituzte ardatz: ekonomia ruraletako eraikuntzak, Baztango arkitektura eta Leongo tradizioak.


Hasiera emateko Fermin Leizaolak Jardunaldien aurkezpena egingo du honako izenburua duen sarrera hitzaldiarekin: Cerraduras, llaves, y herrajes en Euskal Herria. Bertan giltzen inguruan hitz egingo du, motak eta tipologia, eta baita istearen garrantziaren inguruan gogoeta egingo da.


Azaroaren 8an Iñaki Garcia Uribe idazle eta argazkilariak Kirikiño-hesi, gaztain biltegiak Orozcon izeneko hitzaldia aurkeztuko du. Azaroaren 9an Arte Historian lizenziatua den Pello Iriarte Zelaieta Baztango etxeen berezitasunetan murgilduko da Erdi Arotik gaur arte.


Eta bukatzeko, azaroaren 10ean Luis Grau Lobo Leongo Museoko zuzendariak Loeingo tradizio, usadio, erromeria eta jailadien inguruan hitz egingo digu.


Informazio gehiago Jardunaldien eskuliburuan.