Yuri´s Night

Astronomia

Astelehena, 2017eko apirilaren 3a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Yuri Gagarin, sobietar astronauta, 1961ko apirilaren 12an kanpoko espazioara bidaiatu zen lehen gizakia izan zen. Horren ondorioz, urtero eta munduko hainbat hiritan ekintza gogoangarri honen oroitzapena egiten da.

Horregatik Aranzadiko Astronomia sailak abentura hau ospatu nahi izan du. Honela, bidaiaren irudiak proiektatuko dira astronomiako taldeak gertatu zenaren xehetasunak ematen dituen bitartean. Ondoren, Funkdamental musika taldeak zuzenean ospakizun hau girotuko du eta teleskopioekin behaketa astronomikoa egiteko aukera izango dugu.

Anima zaitez!