Zerua lapurtu dute eta Eklipseak Durangoko Azokan
Astronomia / Behaketa astronomikoa
Osteguna, 2024eko abenduaren 5a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
2024an, txikienentzako dibulgazio astronomikoari buruzko bi liburu aurkeztuko ditugu Durangon: Zerua lapurtu dute eta Eklipseak.
Zerua lapurtu dute Katxiporretarekin elkarlanean egindako lana da. Bertan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Birtxi" gure astronomoarekin bat egiten dute, gizartea argi-kutsaduraren arazoaz kontzientziatzeko.
Eklipseen urteak
Bestalde, "Birtxi" pertsonaiak ere Eklipseak liburua aurkezten du. Liburu txiki bat, eklipseen prozesu korapilatsua hizkuntza erraz eta eskuragarrian hurbiltzeko asmoa duena, interesa duen edonorentzat.
Gainera, liburuak eguzki eklipseak ikusteko betaurrekoak dakartza, datorren urtetik aurrera gertatuko diren eklipseak behatzeko. Horien artean aipagarriena 2026ko abuztuaren 12an penintsulatik ikusi ahal izango dugun eguzki-eklipse osoa izango da.
Liburu bat zein bestea Durangoko Azokan eros daitezke, edo online, gure dendaren bidez.