Zerura begira: Eguzkiaren Behatokia eta Rosetta

Astronomia

Asteartea, 2015eko martxoaren 24a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Martxoaren 20ean izan genuen eguzki eklipseaz arituko gara, nahiz eta gure artean behaketa ezinezkoa izan mundu mailan irudi liluragarriak utzi baititu.

Gai nagusia Eguzki Dinamikaren Behatokiaren (SDO ingelesez) 5. urteurrena izango da, erakundearen bilakaera eta eginkizunak aztertuko direlarik. Hori gutxi balitz, Rosetta zundaren azken berriak komentatu eta gure astro-argazkilarien lanaz gozatuko dugu.

Hurbildu zaitez!

IKUSI BIDEOA