Zerura begira: ilargi eklipsea eta perihelioa
Astelehena, 2015eko abuztuaren 24a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Saio honetan, ilargia izango da protagonista: irailaren 28an emango den ilargi eklipseaz aritu eta ilargi librazioa azalduko da lehenbizi.
Honez gain, Rosetta zundaren berriei erreparatuko diegu, 67P/Churyumov–Gerasimenko kometa bere perihelioan baitago.
Aranzadiko Astronomia saileko kideek gai guztiak aurkeztu dizkigute bideo honetan, beraz interesa baduzu anima zaitez ostiral astronomiko honetara! Liluragarriaz gain ekitaldi guztiz irekia eta doakoa da!
Argazkia: NASA