ZooNaGreen
Entomologia, Ornitologia / Polinizatzaileak
Sendaviva Nafarroako Natura Parkea eta Aranzadi Zientzia Elkartea lanean ari dira Sendaviva parkeak eta haren habitatek ingurunean zer eginkizun duten argitzeko, adierazle gisa erleak eta loreen euliak erabiliko dira, hauek baitira animalia polinizatzaileen talde nagusitzat hartzen direnak.
Ingurumenarekiko eta animalien ongizatearekiko gizartean kezka handia dagoen testuinguru batean, parke zoologikoek eztabaida sortzen dute mota askotako animaliak ikusgai dauden lekuak direlako. Agian, parke zoologikoen funtziorik ezezagunena azpiegitura berde gisa eta ingurune naturalak funtzionalki lotzeko potentzial gisa betetzen dutena izango da.
Sendaviva aisialdirako gunea bada ere, bertako berdeguneak eta gune urdinak (uretako habitatak) bioekonomia iraunkorraren euskarri izan daitezke, biodibertsitatea babestuz eta Parkearen barruko eta kanpoko prozesu naturalak bultzatuz. Nafarroako Erriberan dago, giza jarduera biziak (batez ere nekazaritza-jarduerak) zatikatutako ingurune batean, eta parkea korridore gisa erabil daiteke RN2000 Bardea eta Ebro Ibaia eremuen artean. Horrela, espezieek joan-etorriak egin ahal izango dituzte elikagaiak, babeslekuak edo ugalketa-habitatak lortzeko, eta horrek konpentsatu egiten du, neurri batean, klima-aldaketaren aurrean ingurumenak duen hauskortasuna eta kalteberatasuna. Horri 2022ko sute suntsitzaileek inguruan izan zuten eragina gehitu behar zaiolarik.
Gaur egun, ez dakigu parkeak zenbaterainoko ekarpena egiten dion inguruko biodibertsitateari, eta ez dakigu zein espezie diren biodibertsitate horren parte, batez ere intsektuez edo beste animalia ornogabe batzuez ari garenean.
Parkean dauden espezieen inbentarioa egin behar da, bai eta Parkean zein inguruetan erretako eta erre gabeko eremuetan dauden espezieen kopurua eta ugaritasuna alderatu ere. Intereseko ornogabeen taldeetako bat intsektu polinizatzaileak dira, laboreen ugalkortasunean eta loredun landareen dibertsitatea mantentzean ematen dituzten zerbitzu onuragarriengatik.
Hainbat arrazoik bultzatu dute bi erakundeen arteko lankidetza hori:
Sendaviva laborantza-ingurune batean kokatzea: beraz, Sendavivako erakusketaz kanpoko esparruaren barruan garatutako basa-habitatek eremu horretatik kanpo ez dauden baliabide gehigarriak eskaintzea espero da.
Nafarroan intsektu polinizatzaileei buruz dagoen oinarrizko ezjakintasuna: espezieen inbentarioak oraindik eta harrigarria bada ere, oso osatugabeak dira.
Polinizatzaileen aniztasunaren eta ugaritasunaren gainbehera globala
Polinizatzaileak mehatxatutako intsektuak dira, alde batetik euren habitatak suntsitu, aldatu eta isolatuak geratu direlako; bestetik kutsaduraren inpaktuarengatik, espezie exotikoen etorrerarengatik eta klima-aldaketagatik. Horren adibide dira ingurua suntsitu duten suteak. Horregatik, horien eragina ere ebaluatuko da proiektu honetan, eta metodologia estandarizatua eta errepikagarria ezarriko da, etorkizunean populazioak eta aniztasuna berreskuratzeko aukeraren jarraipena egin ahal izateko.
Polinizatzaileek Planetako sare ekologikoetan eta giza ekonomian eta elikaduran duten garrantzia oso handia da. Intsektu horien mende daude loreak dituzten basa-landareen espezieen ia % 90a polenarekin transferitzen baita, bai eta Planetako laboreen % 75 ere. Oso gutxi egiten badira edo desagertzen badira, ekosistemen funtzionamenduaz gain, labore asko konprometituko lirateke. Zehazki, Erriberako eskualdean garestitu, kalitatea galdu edo piperrak eta zainzuriak bezalako elikagai enblematikoak desager litezke, adibide pare bat jartzearren.