| Foruen jatorria: Hiribildu 
              Foru-emaileak Gipuzkoan egokitutako Foru ereduek bi jatorri izan zuten. Batzuek, 
              Jakakoa hartu zuten abiapuntu: besteek, Logroñokoa. Lizarratik 
              igaro ondoren, Jakako Forua Donostian ezarri zen. Logroñokoa, 
              berriz, Gasteizetik pasatu eta gero txertatu zen gure Probintzian. 
              Era berean, Donostia Foru-iturri bilakatu zen, gehien bat Gipuzkoako 
              kostaldeko hiribilduentzat. Hortaz, Jaka-Donostia eta Logroño-Gasteiz dira aintzat hartu 
              beharreko bi Foru multzo. Biztanleriaren jatorriak eta jarduerak 
              bata ala bestearen ezarpena zuzentzen zuten. Oro har, Donostiako 
              legediak merkatal tratuei tarte zehatzago eskaintzen ziola esan 
              behar dugu. Eremu hori oso sakon jorratzen zen bertako arauetan, 
              batez ere merkatal-gaiak inportatzearen eta esportatzearen ingurukoak. 
              Horregatik, Lizarran eman ziren aginduak motz geratzen zirelakoan, 
              Donostiako Foruak Baionako itsas-merkatal kodea bereganatu zuen, 
              salmenten gainean ordaindu beharreko zergak zehaztapen handiz emanaz. Gasteizkoa, 
              aldiz, egokiagoa zen Jaunen eragina nabarmena zen tokientzat, hiriaren 
              bizitzan hauen partehartzea hobeto bideratzen baitzuen. |