| Donostiako Forua Donostiako Foruaren data zehatza ez da ezaguna, baina 1180. urtekoa 
              da ontzat ematen dena. Foru honek ez zuen bizileku berri bat sortzen 
              baina hauen jarraipena bermatzearekin batera, kanpotarrak erakarri 
              nahi zituen. Dena den, jende jarioari muga bat ezartzen zaio, “navarro” 
              delakoek bertan bizitzeko auzokoen baimena behar zuten-eta. Hala 
              ere, hitz horren atzean nafar jendea baino, nekazariak zeudela ematen 
              du. Horrela, nekazariak (navarro) eta hiritarrak (franco) banantzen 
              ziren. Jendearen arteko mailaketa beste hitzetan antzeman daiteke 
              ere. Dena den, honen guztiaren gainetik, hiriaren etorkizuna jartzen 
              zen. Bere artikuluetan, donostiarrei eskaintzen zitzaizkien lehentasunak 
              berehala agertzen dira: esate baterako, gudara ateratzeko obligaziorik 
              eza edo hainbat zerga-salbuespen (“lezda”). 
              Honekin batera, lurralde zabal bat atxikitzen zaio hiriari: Hondarribitik 
              Oria ibairaino, Arrengatik Aranoraino.  Foru honen pean bizi zirenak bertan jasotzen zenaren arabera izango 
              ziren epaituak, nahiz eta hiritik kanpo izan. Zigor-xedapenak guztiz 
              ziren zehatzak eta Lizarrako araudia segitzen zuten. Egun, deigarri egiten zaizkigu oso Foruaren hainbat arau. Adibidez, 
              Donostiako mahastiak babesten zituena, bortxaketen ingurukoak (emakume 
              ezkongabe ala ezkonduen arteko ezberdintasunak agerian utziz) edo 
              etxe-lapurrei buruzkoak.  
               
                |  |   
                | Donostiako forua irakurtzeko sakatu irudietan |  
 
               
                |  |   
                | Donostiako forua irakurtzeko sakatu irudietan |    |