Aitzpea Leizaola Egaña

Donostia, 1971

Etnografia

Espezialitatea

Biografia

Antropologian doktorea Université Paris Ouest Nanterre unibertsitatetik eta EHUn irakaslea 2000tik, egun EHUko Antropologia Master ofizialeko zuzendaria da. Aranzadiren Zaharkiñak proiektuan parte hartu zuen eta Gerra Zibileko hainbat hobi komunetako exhumazioetako talde teknikoetako kide izandakoa da. Bere ikerketa lerroak antropología politikoa eta sinbolikoan kokatzen dira nagusiki, mugak/fronterak eta memoria prozesuak izan ditu aztergai bai eta ondarea eta jai herrikoien eraberritzea.