Bisita gidatua

Etnografia / Ondare materiala

Aizarnako Santa Engrazia ermitako erlojua ezagutzeko bisita gidatua

24
urria 2026
Larunbata

Ordua

11:00

Tokia

Santa Engrazia ermita, Aizarna

Salneurria

Doan

Erlojuen funtzionamendua ulertzea askoz ere errazagoa da azalpen onekin. Zatoz gure inguruko erloju batzuk ezagutzera eta entzuten dugun baina ikusi ohi ez dugun mundu oso interesgarri bat topatuko duzu. Yeregui Elkartearen eta Aranzadiren eskutik, Gipuzkoako erlojugilearen lanbidea ulertzeko eta aukeratutako kanpandorreko erlojuen historia eta bitxikeriak insitu ikasteko aukera izango dugu. Erloju mekanikoek balioetsi eta transmititu beharreko jakintza espezializatua eta eskulangintza behar dute, pixkanaka erloju elektronikoekin ordezkatzen ari baitira eta ezagutza hori galtzen ari bait da.

Hizkuntza: Euskara + gaztelania

Aldez aurreko izen-emate: amoso@aranzadi.eus / 626 090 272