Anaïs Mitxelena Larranaga

Hondarribia, 1982

Botanika

Espezialitatea
Kostako habitatak eta landareak

Biografia

EHUn Biologian lizentziatua (2005) eta Lurtar Sistema Ekologikoetan graduondoko masterra Bordeleko Zientzia eta Teknologia I Unibertsitatean (2007). Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saileko ikertzailea da 2009tik.

Gaur egun kostako habitaten eta floraren jarraipenean eta kontserbazioan dabil, baita kostako habitatetan azaltzen den flora inbaditzailearen kontrolarekin erlazionaturiko proiektuetan ere. EAEko Kontserbazio Bereziko Eremuen (KBE) izendapenean gako izan diren txostenen erredakzioan talde teknikoko partaide izan zen. 2016tik hona hiru lan-ildotan sakondu du: kostako habitaten eta floraren jarraipenean eta kontserbazioan; Gipuzkoako flora mehatxatuaren banaketa eguneratzen eta kontserbazio-egoera zehazten; eta, zenbait udalerritako ondare naturalaren kudeaketan, kontserbazioan eta difusioan.

Aurreko garai profesionalean ingurumen hezkuntzarekin lotutako lanetan aritu da.

Ibilbidea

  • 2005
    Biologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • 2007
    Lurtar Sistema Ekologikoetan graduondoko masterra (Bordeleko Zientzia eta Teknologia I Unibertsitatea).
  • 2008
    Ingurumen hezitzailea (Galemys S.L.).
  • 2009
    Aranzadi Zientzia Elkartean Botanika Saileko ikertzailea eta bazkide aktiboa.