Anfibio eta narrastietan aditu talde batek topaketa ospatu du Izki parke naturalean SARE programa bultzatzeko asmoz

Herpetologia

Asteazkena, 2018eko martxoaren 21a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Espainiako anfibio eta narrastien epe luzerako jarraipenean interesa duen pertsona oro inplikatzea bilatzen du SARE programak, epe luzera begira datuak bildu eta espezie zein populazioen bilakaera ezagutu ahal izateko. 2018. urtean hamar urte bete ditu egitasmoak, hasierako bosturteko (2008-2012) itxaropentsu baten ostean non boluntario talde handi batek proiektuan parte hatzeko interesa erakutsi zuen, bigarren fase batera igaro ginen, gaur egungoa (2013-2018), non parte hartzaileen eta laginketa puntuen beherakada nabaria izan den. Egoera delikatu hau dela eta, Espainiako Elkarte Herpetologikoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak SARE programako koordinatzaileen arteko bilera bat antolatu du Izki Parke Naturalean.

Topaketaren helburu nagusia proiektuari bultzada berria ematea izan da eta parte hartzaileen kopurua handitzea gutxienez bi autonomia erkidegotan Euskal Autonomia Erkideagoan eta Errioxan, erakunde kudeatzaileen aldetik basozainen inplikazioa proposatuz Euskadiko hiru probintzietan. Topaketa; Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren babesletzarekin eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailen lankidetzarekin. Bilerak SARE programaren hainbat koordinatzaileren presentzia izan du, Gaztela Leon, Gaztela Mantxa, Extremadura, Euskadi, Galizia, Errioxa, Nafarroa, Madril edota Murtziako koordinatzaileen presentzia izan du. Bi taxoietarako (anfibio eta narrastiak) azken hamarkadan jaso diren emaitza nagusiak aurkezteaz gain, adibide bezala aurkeztu da SARE programa martxa jarri den erkidego bakarra (Nafarroa), izan ere erkidego honetako basozainen parte hartzearen bidez, Nafarroa banatzen den 11 demarkazioetan anfibioak lagindu baitira.

SARE programako koordinatzaileak Izki Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan eztabaidatzen. I.Garin-Barrio


Topaketa igande goizean amaitu zen Izki Parke Naturalean gauzatu zen bisita gidatuarekin. Parkeko espezie adierazgarrienetako bat, baso-igel jauzkariak, ugaltzeko erabiltzen dituen putzuak bisitatu ziren. Aldi berean Arabako Parke Naturalen buruaren gidaritzapean, beste baso espezieen mesedetan gauzatu diren kudeaketa ekintzak ikusteko aukera izan zen, besteak beste, Bechstein saguzarraren mesedetan gauzatu diren ekintzak.

Fuente Hondako Putzua, baso-igel jauzkariak behin eta berriz ugaltzeko erabiltzen duena. I.Garin-Barrio

.

Izkiko Ameztiaren barnean Saguzarrentzat jarritako kabi kutxak. I. Garin -Barrio

Baso-igel jauzkariak ugaltzeko baliatzen duen hezeguneetako bat aztertzen. C.Cabido

Izki Parke Naturalean ikusitako zuhaitz-igel arrunta. C.Cabido