Antxoka Martínez Velasco

Bilbo, 1973

Historiaurrea

Espezialitatea
Burdin Aroa, Erromanizazioa, Erromatar Arkeologia militarra

Biografia

Arkeologian Doktorea Santiago de Compostelako Unibertsitatean (2018). 2015etik Aranzadiko Kide Aktiboa eta Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da.

Ikerkuntzan eta jarduera profesionalean ibilbide luzea du. Bere ikerketa ildo nagusiak biltzen dira Kantauri Ekialdeko Burdin Aroan eta erromatar arkeologia militarreko azterlanetan. Horiekin batera, beste gai batzuk ere jorratu ditu bakarka edo elkarlanean, gai eta garai desberdinetakoak historiaurretik gaur eguneraino. Egindako lan horien emaitzak ezagutzera eman ditu hainbat liburu eta artukuluren bidez.

Gaur egun, Aranzadiko kide den aldetik, Munoaundi (Azkoitia-Azpeitia) Burdin Aroko Herri Harresituaren proiektua zuzentzen du, baita bestelako jarduera arkeologikoak (miaketak, indusketak, ikerketa espezifikoak, etab.), bakarka edo elkarlanean, eta kolaborazio desberdinak egiten ditu Saileko kideek eta beste hainbat ikertzailek aurrera eramaten dituzten proiektuetan.