Aranzadik bederatzi pertsona desehortzi ditu Parasimongo bigarren hobian

Antropologia / desobiratzeak, Gerra Zibila

Osteguna, 2023eko abuztuaren 31a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Aste honetan zehar, Aranzadiko Antropologia talde batek, Antxoka Martinez arkeologoak zuzenduta, 9 gorpu atera ditu lurpetik Parasimongo II. hobian. Atzo Diego Blázquez Espainiako Gobernuko Memoria Demokratikoko zuzendari nagusiak eta Ovidio Zapico Printzerriko Lurralde Antolamendu, Hirigintza, Etxebizitza eta Herritarren Eskubideetako sailburuak hartu zuten parte bisita instituzionalean.