Aranzadik Bovedan aurkitutako gizona baten gorpuzkinak senideei bueltatu zaie
Astelehena, 2015eko maiatzaren 4a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Gaubeako Udaletxean izan zen oroitza eta aitorpen ekitaldia, eta bertara Juan Carlos Remirez Escudero Gaubeako Udaleko alkatea eta Paco Etxeberria Aranzadiko lehendakaria gerturatu ziren. Horiez gain, ekitaldian Gogoan Sestao Elkarteko kideak ere izan ziren, izan ere, elkarte horrek bultzatu du kasu hau aztertzea, kideetako batek Bovedako herriarekin lotura handia baitu.
Gorpuzkiak familiakoei eman ondoren, bertaratutakoak La Horca-ko gainaldera (hobia aurkitu zuten tokira) joan dira, Angel Antuñanori omenaldia egiteko bere oroimenez jarri den monolitoaren aurrean.
Ikerketen arabera, 1936ko irailaren 7ko egunsentian Angel Antuñano, Castriciones de Losa-ko (Burgos) auzokidea, etxetik indarrez atera zuten; Lausako Haraneko beste auzokide batekin batera fusilatu zuten militar frankistek; eta ondoren, Arabako Boveda herrian lurperatu zuten. Antuñano 1900. urtean jaio zen eta 1927an Kubara emigratu zuen lan arrazoiengatik. Itzuli zenean atxilotu eta fusilatu egin zuten, hark zituen ideia politikoengatik.