Astronomia Gaua
17.00-18.00. Tailerra: Eguzkiaren sekretuak
Izen-ematea beharrezkoa izango da.
Haurrei zuzendutako tailer honetan Eguzkia gertutik ezagutuko dugu: nola sortzen duen argia eta beroa, zer diren eguzki-orbanak eta zergatik den hain garrantzitsua Lurreko bizitzarentzat. Gure izarraren inguruko sekretuak modu atsegin eta parte-hartzailean deskubrituko ditugu. 8-12 urtekoentzat
20.30-22.00. Gaueko behaketa.
Ez da izenik eman behar.
Zeruaren edertasunaz gozatzeko behaketa astronomiko publiko bat egingo dugu. Teleskopioen bidez, une horretan ikusgai izango diren zeruko objektuak behatuko ditugu, eta astronomiaren inguruko azalpen eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izango dugu.
Eguraldiaren arabera ekintza bertan behera gera daiteke