Baserritarren tradiziozko landa lana gizarteratzen
Asteazkena, 2015eko ekainaren 24a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Ordiziako Udalak, Almitza Sega Elkarteak eta Aranzadi Zientziak Elkarteko Botanika Sailak auzolan bat prestatu dute Oiangun. Ekainaren 27an, 17etan Almitza Sega Elkartekoekin batera meta bat egiteko hitzordua dago.
Hilabete batez oianguko zelai bat itxita egon da bertan belarra hazteko, egun hauetan Almitzako segalariak belarra mozten ari dira, larunbaterako dena prest egon dadin.
Meta oiangu baserri ondoan jarriko da eta Almitzako sega elkartekoek gidatutako saio batean.
Ekintza hau Aranzadi Zientzia Elkarteak Ordiziako Udalarekin duen hitzarmenaren barruan gauzatzen da. Honen bitartez, beste batzuetan bezala, naturarekiko kontaktua handitu nahi izateaz gain, gure paisaia sortzearen arrazoi nagusia diren baserritarren lanetara gerturatu nahi izan dira herritarrak, lan hauek baloratuz, naturaren kontserbazioan duten garrantzia zabalduz, herritarren arteko harremana sendotuz eta talde sentimendua indartuz.
Informazio gehiago behar baduzue Almitzakoekin hitz egin dezakezue: 615788 642
Argazkia: Almitza Sega Elkartea