Bertizko Jaurerria Natur Parkeak Botanika Piriniotar-Kantabriar Nazioarteko XI. Biltzarrari harrera egingo dio zeinean flora kantabriar-piriniotar ikerketan adituak diren botanikoak elkartuko diren

Botanika

Asteartea, 2016eko uztailaren 5a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

100 botanikarik parte hartzen duten biltzar honetan. Uztailaren 4, 5 eta 6ean antolatuko da Bertizko Jaurerriako Natur Parkean (Nafarroa). Lehenengo bi jardunaldietan kantabriar-piriniotar diren landareen kontserbazioarekin lotutako aurrerapenak azaldu eta eztabaidatuko dira gai ezberdinetan egituratutako ahozko komunikazio eta poster saioen bitartez: floristika, taxonomia, landaredia, ekologia, kontserbazioa eta dibulgazioa

Biltzarraren egitaraua honakoa izango da: (https://www.aranzadi.eus/fileadmin/webs/ColoquioFloraCantabroPirenaica/programa_eu.php)

Astelehena, uztailak 4

Pedro Mª Uribe-Echebarria, Carlos Aseginolaza, María Salaverría, Iñaki Zorrakin eta Xabier Lizaur botanikariei eskainitako omenaldi-sesioa.

    • 11:00 - 12:00: Harrera, dokumentazioaren entrega eta kafea.

    • 12:00 - 12:15: Inaugurazioa.

    • 12:15 - 13:00: Inaugurazio-hitzaldia.

      Ikerketa Piriniotar-Kantabriarraren ikerketen 30 urte: funtsa, egoera eta aukerak. Dk. Luis Villar Perez. Instituto Pirenaico de Ecología (CSIC) de Jaca (Huesca)

    • 13:00 - 14:00: 1 Sesioa. Ahozko komunikazioak.

    • 14:00 - 15:30: Luncha.

    • 15:30 - 17:00: 2 Sesioa. Ahozko komunikazioak.

    • 17:00 - 18:00: 3 Sesioa. Poster aurkezpenak.

    • 18:00 - 19:00: Bertizeko lorategira bisita gidatua.

Asteartea, uztailak 5

D. Pierre Dupont-i eskainitako omenaldi-saioa

    • 10:30 - 11:30: Kafea.

    • 11:30 - 12:00: Inaugurazio hitzaldia.

      Espainia-Frantzia-Andorra FLORAPYR lankidetza programa: Pirinioetako flora eta aldaketa klimatikoarekin erlazionatutako jarraipenerako adierazleen ezagutzaren oinarriak mantendu eta garatu (hizkuntza: frantsesa). Gérard Largier. Conservatoire botanique national des Pyrénées et de Midi-Pyrénées

    • 12:30 - 13:30: 4 Sesioa. Ahozko komunikazioak.

    • 13:30 - 15:00: Luncha.

    • 15:00 - 16:30: 5 Sesioa. Ahozko komunikazioak.

    • 16:30 - 17:30: 6 Sesioa. Poster aurkezpenak.

    • 17:30 - 18:30: Amaiera-ekitaldia.

Asteazkena, uztailak 6

Larrun mendira txangoa.

Komunikazio eta eztabaidaz osatutako bi jardunaldien ondoren, hirugarren egunean Larrun mendira (Sara-Bera) igotzeko aukera izango da bertan balore floristiko oso altua duten habitat batzuk bisitatuz botanikari adituen eskutik.