Agaricus moelleri
Herri izena
- Euskeraz: Azpibeltz tintausain iluna
- Gazteleraz: Champiñón maloliente
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Agaricus
- Espeziea: moelleri
- Egilea: Wasser 1976
- Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa
Deskribapen testua
Basidioma: 6-14 cm-ko Ø-ko txapela, ganbiletik ganbil-laura, apur bat zilborduna. Arre kedartu edo beltz koloreko ezkata haritsu finek estalia, ilunagoa erdian hondo zuriaren gainean, eta argiagoa, ertzera gerturatu ahala. Igurtzian horitu egiten da ertzean batez ere.
Orriak: hasieran zurbilak, gero arrosa argiak eta amaieran txokolate kolorekoak. Ertz antzua.
Hanka: 6-14 x 1-2,5 cm-koa, zilindrikoa eta erraboilduna oinean, zurixka. Azal zetakara eta batzuetan apur bat kizkurtua. Kromo-horia hartzen du oinean eta gero arre zikinera biratzen da. Eraztun zabala eta sendoa, ertz bikoitzekoa.
Mamia: zuria, horia hankaren oinean, fenol edo tinta usaina. Kromo-horira aldatzen da alkohol, lixiba eta KOHrekin.
Mikroskopia: espora eliptikoak, leunak, 4,5-6 x 3-4 µm-koak.
Habitat: urria, parke eta lorategietan ateratzen da.
Jateko balioa: toxikoa.