Biziraupenaren istorioa: harkaitz-landareak eskalada eta kontserbazioa
Botanika / Hazi bankua eta landare mehatxatuen kontserbazioa
Asteazkena, 2022eko apirilaren 6a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Eskaladarekiko zaletasuna modu esponentzialean areagotzen ari da azken urteotan. Zalantzarik gabe, aire zabaleko kirol hau naturaz gozatzeko aisialdiko alternatiba bat da. Baina harkaitzak ingurune bereziak dira, eta bertan espezie berezi eta interesgarri asko bizi dira, errespetatu beharrekoak eta babestu beharrekoak.
Ezagunak dira hegazti batzuen habiak errespetatzeko hartutako neurriak, baina landareentzat neurri baliokideak hartu behar direla ikusi dugu. Neurri horiek behar dituzte, adibidez, Petrocoptis generoak edo Androsace pyrenaica espezieak.
Partekatzen dugu Dibulgarek sortutako bideo hau, zeinaren helburua arazo hori ikusaraztea baita eta hainbat proiektutarako dibulgazio-material gisa balio du, hala nola Aranzadi Zientzia Elkarteko botanika saila buru duen PRIOCONEX proiekturako.
Azken batean, erabilera malgua eta jasangarria lortzea da erronka, eskalada eta harkaitzetan bizi diren izaki bizidunak batera egotea ahalbidetuko duena.
Honen laguntzarekin: