Etxerako bidean da Jesús Carrera Olaskoaga Alderdi Komunistako idazkari nagusia

Antropologia / desobiratzeak

Astelehena, 2018eko ekainaren 18a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

1945eko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresko hilerriko hormaren kontra, eta bertan hobiratu zuten. 73 urte egon dira bere gorpuzkiak etxetik urrun, gaur arte.

Argi, Maria eta Xabi Carrera Jesusen ilobek, bertatik bertara jarraitu dituzte osabaren gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak. “Oso hunkigarria” izan dela onartu dute, “baina oso polita era berean, parte hartu ahal izan dugulako”.

Aste batzuk beharko dira Aranzadik gorpuzkiak Carrerarenak direla laborategian baieztatzeko. Ondoren, Hondarribiko hilerrian hobiratuko dituzte, anai-arreben ondoan.