Eguzki-eklipse partzialaren behaketa
Ordua
11:30
Tokia
Tabakalera (Kutxa Kultur terraza, 4. solairua)
Salneurria
Doan
Oskarbi badago...
Datorren asteartean, urriaren 25ean eguzki eklipse patziala daukagu, ez da oso ikusgarria izango baina tresna egokiekin behatzen bada desberdindu daiteke.
Eklipsea 11:30tan hasten da, okultazio maximoa 12:00tan edukiko dugu eta 12:30tan bukatuko da. Eklipsearen magnitudea edo tapatuko den eguzkiaren superfiziea 0,073 izango da (eguzki eklipse partzialetan magnitudea 0-tik 1-era doa non 1 estalera hauundiena da) eta %2.4-a ilunduko da.
Eklipseak ilargia ilbete edo ilberri fasean nodoetatik pasatzen denean gertatzen da. Kasu honetan, eguzki eklipsea dela, ilberri fasean dago eta ilargiak ekliptika zeharkatzen du, horregatik proiektatzen duen itzalaren zati bat (partziala delako) lurreraino iristen da.