Elkarguneak: artea, zientzia eta filosofia
BiArtekomugi proiektuaren esparruan, Elkarguneak: artea, zientzia eta filosofia mahai-ingurua antolatu da. Hainbat diziplinaren arteko topaketa proposatzen du, gure garaiko ingurumen- eta gizarte-erronkei buruz hausnartzeko eta gure ingurunearekin harremantzeko modu berriak aztertzeko. Ekologiaren, artearen, zientziaren eta filosofiaren ikuspegietatik, ezagutzak, esperientziak eta galderak partekatzea du helburu, etorkizuneko agertoki berriak irudikatzeko.
Hizlariak:
- Blanca de la Torre (erakusketen komisarioa, artearen historialaria, ikertzailea eta gaur egun IVAMeko zuzendaria)
- Alicia Puleo (Valladolideko Unibertsitateko Filosofia Moral eta Politikoko katedraduna)
- Sonia Contera (fisikaria eta nanoteknologoa, Oxfordeko Unibertsitateko Fisikako katedraduna)
Moderatzailea:
- Bárbara Jiménez Pazos (EHUko Filosofian doktorea eta irakaslea)
Programazio paraleloa:
Mahai-ingurua ondorengo tailerrekin osatuko da. Tailer horiek Urban Fauna Resort ekimenaren barruan kokatzen dira, Chillida Lekuk BiArtekomugi proiektuan parte hartzearen baitan garatua.
- Tailerra Habitat bat filmatzea Malen Nicholsonen eskutik (antropologoa, zinemagilea eta hezitzailea)
- Tailerra Ezkutuko auzoa Iñigo Iruretaren eskutik (arkitektoa eta hezitzailea)
- Tailerra Ziklo ikusezinak - Ilustrazio zientifikoko tailerra Maddi Astigarragaren eskutik (ilustratzaile zientifikoa)
BiArtekomugi naturarekiko gero eta handiagoa den deskonexio emozional eta ekologikoari erantzuteko ekimena da. Proiektu honetan, artea eta zientzia uztartzen dira, komunitateari eragiten dioten ingurumen- eta gizarte-erronkei aurre egiteko irtenbide sortzaile eta inspiratzaileak aztertzeko. BiArtekomugik jasangarritasunaren eta biodibertsitatearen kontserbazioaren alde egiten du, ingurune naturalean eragin positiboa duten ekintzen bidez, hura etorkizuneko belaunaldientzat zaintzeko. Baina harago doa, egungo jarduteko moduak gainditu eta munduan izateko eta egoteko aukera berriak irudikatu nahi baititu.
Kutxa Fundazioak, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) – Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren mendeko erakundeak – eta Eroskiren Zentimo Solidarioak kanpainak bultzatutako ekimena, Worldcoorekin lankidetzan eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin.