Enrique González Arza

Lemoiz, 1964

Antropologia

Espezialitatea
Arkeologia

Biografia

Historian lizentziatua UNEDen. Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea masterra eta Erakundeen Zuzendaritza Ezagutzaren Ekonomian masterra, biak Universitat Oberta de Catalunya unibertsitatean. Arkeologiako espezializazio-ikastaroa, ASMOZ Fundazioaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik.

Gaur egun, Informatika Burua naiz Bizkaiko Buruko Osasunaren Sarean (Osakidetza), Kudeaketa Aurreratuaren ereduaren eta EFQM ereduaren ebaluatzailea naiz EUSKALIT kudeaketa aurreraturako fundazioan eta, 2009az geroztik, Aranzadiko Antropologia Fisikoko lantaldeko kidea naiz.

Aranzadiko lantaldearen barruan, hauek nabarmentzen ditut:

  • Memoria Historikoaren proiektuaren barruko indusketetan parte hartu ohi dut arkeologo gisa.
  • “Larrinagako kartzela: oroimena gatibu” (2015) izeneko erakusketa antolatu zuen lantaldeko kidea izan nintzen.
  • Zaldibarko Ospitaleko kapera neoerromanikoko Juan de Aranoaren pinturen gaineko bi artikulu argitaratu ditut:

o G. Arza, E., Martelo, I., Polo., S. 2021. “La Capilla Sixtina de Durangaldea: la capilla neorrománica del Hospital de Zaldibar”. Astola: ikerketa eta historia, 15, 40-55. or.

o Martelo I, Polo S, G. Arza. 2012. “Pinturas de Juan de Aranoa para la capilla neorrománica del Hospital Zaldibar”. Norte de salud mental, XI. liburukia, 45. zk.: 87-104.

  • Hainbat dibulgazio-hitzaldi egin ditut, bai Larrinagako Kartzelaren gaineko erakusketari buruz, bai Juan de Aranoaren pinturei buruz.

Ibilbidea

  • 1987
    Instalazioen eta linea elektrikoen goi-teknikaria.
  • 1992
    Informatikako goi-teknikaria.
  • 2008
    Historian lizentziatua(UNED).
  • 2008-2009
    ARKEONET. Arkeologiari aplikatutako zientzia eta teknikak. ASMOZ Fundazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea.
  • 2013
    “Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea” master ofiziala (ikerketa-ibilbidea) (UOC).
  • 2015
    “Erakundeen zuzendaritza ezagutzaren ekonomian” master ofiziala (UOC).