Errepresio frankistak muxikako herritarrengan izandako eragina aztertuko du Aranzadik

Antropologia / Tokiko memoria historikoa

Ostirala, 2025eko otsailaren 28a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Errepresio frankistak Muxikako herritarrengan izandako eragina aztertuko du Aranzadik.

Muxikako Udalak eta Aranzadik hitzarmena sinatu dute, herritarrek frankismoan jasandako errepresioari buruzko ikerketa egiteko. Bizpahiru urteko proiektua izango da, eta aste honetan hasiko dira herritarren testigantzak jasotzen; eguenean udal liburutegian jarri dute hitzordua.