Koldo Artolaren “Solstizioen inguruko ospakizunak nafarroako zenbait hizkeratan emanak” liburuaren aurkezpena Iruñeako Laba gunean

Etnografia / Euskal kultura

Astelehena, 2022eko otsailaren 14a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Koldo Artola Kortajarena (Donostia, 1938) Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko kidea da eta ibilbide luzea du euskalgintzaren aferetan. Ohorezko euskaltzaina da 2004az geroztik.

Liburu honek udarako eta neguko solstizioen bueltan Nafarroan eman izan diren jai eta erritualen kontakizun sorta bat biltzen du, honakoek tradizioan, herri erlijiotasunean, etnografian nahiz folklorean utzi dituzten aztarnak jasotzeko asmoz. Honetarako, XX. mendeko laurogeigarren hamarkadan lurralde guztian zehar jasotako testigantzen transkribapenez baliatzen da. Hala ere, solstizioetako manifestapen kulturalen inguruko ikerketa etnografiko sakon bat egitean baino, liburu honen gakoa berriemaileen mintzoan dago; izan ere, pertsona hauetako asko egun euskara desagertua dagoen eremukoak baitira. Gainera, liburu honek biltzen dituen testigantzen grabazioetako asko Ahotsak.eus atarian entzungai daude.