Euskadi, Nafarroa eta beste 11 erkidego memoriarekin konprometitu dira demokrazian sakontzenko bidean
Ostirala, 2018eko martxoaren 16a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Adierazpenaren testuak, bere hiru puntuetan, 1936ko golpe militarra eta diktadura frankista gaitzesteaz gain, sinatzaileek bakearekiko, errespetuarekiko eta tolerantziarekiko duten konpromisoa jasotzen da. Autonomia Erkidegoek Memoria Historikoarekiko duten konpromisoa adierazi dute, memoria indarkeriaren bidegabekeria gogoratzeko eta gizarte justuago, etikoago, solidarioago eta demokratikoagoa eraikitzeko tresna gisa, zoritxarreko gertakari haiek berriro gerta ez daitezen.Eta, azkenik, Giza Eskubideekin eta egiarako, justiziarako eta erreparaziorako biktimei zor zaien eskubidearekin duten konpromisoa adierazi dute beste behin.
Memoria Historikoarekiko konpromisozko adierazpen instituzionala irakurri ondoren, Urdanizen egiten ari den exhumazioan izan dira.