Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutza eta kontserbazio lanak

Botanika

Asteazkena, 2017eko ekainaren 14a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



TESTUINGURUA:


Aranzadiko Botanika Sailaren jarduera eta lan ildoak ondorengoak dira: Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutza, jarraipena eta kontserbazioa, landare mehatxatuen jarraipena eta kontserbazioa, bertako habitaten berreskurapena, ARAN Herbarioa eta Datu basearen mantentze lanak, interesezko landare espezieen hazien bilketa eta kontserbazioa eta ingurumen aholkularitza lanak.


HELBURUAK:


Praktika saio hauen helburua ikasleak ondorengo ekintzetan parte hartuz ezagutza botanikoa handitzea da:



  • Landareak herborizatzeko prozesuan laguntzea: mendian laginak hartzea, identifikatzea eta herborizatzea.

  • Landare bildumaren mantentze-lanak gertutik ezagutzea: pleguen mantentze lanak, beste herbario batzuekin elkartrukeak, datuak informatizatzea, landare pleguen digitalizatzea, etab.

  • Landare espezie mehatxatuen jarraipen-lan eta kontserbazioan parte hartzea.

  • Landare espezie inbaditzaileen kartografia eta erauzketa lanetan parte hartzea.

  • Landareen Ex situ eta in situ kontserbazioko lanak uztartzen ikastea.


NON:



  • Lanerako bulegoa eta Herbarioa Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan aurkitzen dira, Donostian.

  • Mendiko lana Euskal Herriko mendietan garatuko da batez ere.


OHARRA:



  • Euskara jakitea lehenetsiko da.


Jarri gurekin harremanetan: amitxelena@aranzadi.eus edo 943466142